2007. urtean sortu genuen Vesper Proiektua. Guk geuk esku hartzen dugu, eta zuzendaritzan, aholkularitzan eta coaching-arloan dugun esperientzia bateratzen dugu proiektu bakoitzean.
gu
“25 urtetik gora eman ditut zuzendari-, aholkulari- eta coach-lanetan, eta eraldatzeko zenbait proiektutan hartu dut parte. Horiei esker landu dut hausnarketa teorikoa eta praktikoa, enpresa-arloan izaten ari den aldaketaren gakoak aztertzeko. Zuzendaritza-talde askok ondo dakite berriz asmatu behar dituztela enpresak, eta, beraz, kudeatzeko ereduetan trantsizioa era praktikoan eta eraginkorrean nola egin galdetzen diote beren buruari. Erakargarri egiten zait zuzendaritzako taldeei laguntzea, ekiten has daitezen, eta aldaketako alderdirik ukiezinenak har ditzaten, adibidez, talentua, lidergoa eta balioak. Azken 5 urteetan, interes berezia dut hezkuntza-sektorea eraldatzeko, gizarte gisa hezkuntza baita eskura dugun gakoetako bat, aurrean ditugun erronka global garrantzitsuei ekiteko. Izugarri gustatzen zait norbanakoek, taldeek, erakundeek eta, oro har, gizarteek nola ikasten dugun ulertzea.”

OSCAR
Garro Gutiérrez
“Finantza-erakunde batean berrikuntzako proiektuen eta proiektu estrategikoen buru izaten eman ditudan 20 urteetan lortu dudan esperientziarekin, eta 2010. urtetik Vesperren coach- eta aholkulari-lanetan izan dudan ibilbideari esker, ondo frogatu ahal izan dut errendimendu handiko taldeak eratzen dituzten pertsonek kalitate handiko elkarrizketak izaten eta aparteko harremanak partekatzen dituztela. Benetan sinesten dut pertsonek eta erakundeek badutela gaitasuna nahi dituzten etorkizunak sortzeko, eta beharrezkoa dela sormena aktibatzeko, etorkizun horiek pizgarriak eta bakanak izan daitezen. Bide horretan enpresei lagundu ahal izateko, nazioarteko joerekin lotuta nago etengabe, eta berrikuntzako metodologia berriak txertatzen ditut. Munduan zehar “maratoi moduan” ibiltzea gustatzen zait, eta lasterka eginez joera berriak dituzten lekuak aurkitzen ditut; inspiratu egiten naute lanean eta bizitzan. 42 kilometroek aldi oro gogorarazten didate ideia bat: ikuspegia argi duten pertsonentzat eta taldeentzat, edozein ahaleginek dauka zentzua.”

ARACELI
Cabezón de Diego
“Talde multinazional batean hainbat erantzukizunekin 20 urtez arituta eta azken 10 urteetan aholkulari- eta coach-lanetan ibilita, trebetasuna eskuratu ahal izan dut kultura korporatiboak eraiki, azaldu eta komunikatzeko prozesuetarako, eta nabarmen ikusi dut kultura-sarea konpainien estrategiarekin lerrokatzeko premia. Izan nahi dugula adierazten dugunaren eta egiten dugunaren arteko koherentziari eusteak pertsonen konpromisoa eta emaitzarik onenak eskuratzea ziurtatzen du. Erabakigarria iruditzen zait zuzendariek egiten duten estiloari eta arrazoibideari buruzko lana, enpresaren balioen mundua hedatzeko bidea delako. Musika oso erakargarria iruditzen zait, eta erakundeak partiturak balira bezala irakurtzea dut gogoko: era bertikalean –norbanakoei une jakin batean gertatzen zaiena– eta era horizontalean, osatzen duten taldearen historia –lehenaldia, orainaldia eta izan nahi den etorkizuna-“

JORDI
Foz Moreno
“Giza Baliabideetako zuzendari gisa 25 urteko ibilbide profesionala izan ostean, zenbait bat-egite ikusi eta gero, esperientzia sakona eta ezagutzak bildu ditut, taldeak zuzentzen eta geografia-, kultura- eta antolamendu-ingurune desberdinetan dauden aldaketak kudeatzen. “Ikastea” gustatzen zait, bai eta beste batzuek ikas dezaten laguntzea ere; horregatik, orain dela 8 urtez geroztik coaching exekutiboa dut ardura nagusi. Enpresetan lidergo-estiloak eta pertsonen harremanak baldintzatzen dituzten mekanismoak behatzeko eta aztertzeko grina dut. Benetan uste dut pertsonen arteko elkarrekintza horien kalitateak proiektu baten arrakastari eragiten diola. Historiarekiko interesa dut, pertsonen eta lekuen hurbileko historia “txikiarekiko”, inperio eta zibilizazioen Historia handiarekiko baino gehiago. “Gauzak ez ditugu diren bezala ikusten, gu geu garen erara baizik”, eta, paradigma horren arabera, ez dago errealitate bakar bat, baizik eta hainbat behatzaile; ikuspegi hori oso baliagarria zait erakundeetan egiten dudan lanean.”
SAREAN
Lankidetzako harremanak izaten ditugu, proiektuak aberasteko eta gure balio-ekarpena zabaltzeko.
EGIN VESPER BAT!
Vesperrek balio handia ematen dio ospatzeari. Ospatzea erritualak osatzeko modu bat da, eta erritualekin etapa berria hasten da, aldatu egiten da, etorkizuna diseinatu: lortutako arrakasta, bukatutako proiektua, proiektatutako aldaketa…
Guretzat, hau da onena ospakizunetarako:
Vesper Martini
Vesper Martiniren jatorrizko errezetarako, hauek behar dira:
- Gordon´s gin 3 neurri
- Vodka neurri bat (edozein marka, ginaren mingostasuna leuntzea baita bere eginkizuna).
- Kina Lilleta neurri ½: bermutaren antzeko aperitiboa, baina ez berdina; eskuratzen oso zaila denez, behar izanez gero, Noilly Prat erabil daiteke haren ordez, edo, besterik ezean, Cinzano Blanco.
Hori guztia nahastuta, astindu gabe…
James Bondek asmatu zuen, Ian Flemingen sagako lehenengo eleberrian, Casino Royalen; koktek hori berezko identitaterik gabe dabil eleberrian zehar, Bondek izena jartzen dion arte (ikus bideoa).
Gure aholkularitza-estiloak gauzak izendatuz egiten du lan: bezeroei lagundu egiten diegu, izena eman diezaieten beren ezintasun-iritziei, arazo lausoei eta kezka orokortzaileei. Eta bezeroak izena jartzen duenean, orduan gai da eragina izango duen eraldatze-plan bat finkatzeko ekintzak izendatzeko ere.